XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauean harekin garbitu zuen aurpegia.

Inoiz baino hobeto.

Eta kito! Hurrengo egunean natu guztiak galduak ziren, sekula bakar bat izan ez balu bezala.

Bi egunez zoriontsu izan zen Steffi.

Hirugarren egunean somatu zuen bere bizitzan zerbait aldatua zela.

Bapatean igarri zuen, jende guztia lehen ez bezala ari zela portatzen berarekin.

Inork ez zuen aurkitzen oso alaia.

Ez okinaren andreak, ez trolebuseko gidariak, ezta eskulan dendako Zimmermann andereñoak, ezta merkatuko saltzaileak ere.

Eta Bûttner eskolazaina bera, gainerakoekin bezala portatzen zen berarekin.

Inork ez zuen pentsatu ere egiten, Steffi ikustean aurpegi alai bat ipini behar zuenik edo hitz goxoren bat esan behar zionik.

Eta zergatik hala?.

Ez zegoelako horretarako arrazoirik, noski.

Asteazken goizean karta arrosa bat zegoen berriro Klingsor jaunaren gela-liburuan:
- Arren, maixu jauna!.

Okerren bat egin dugu.

Natu batere gabe, zoriontxarrekoa naiz oso.

Zure Steffik.

Ez zen asko harritu Klingsor jauna.

Oraingoan berokiko eskuineko sakeletik koloretako arkatz bat atera zuen.

Arkatzak punta marroia zeukan.

- Milesker, maixu jauna!.

Gauean berriro joan zen Steffi Austerlitz bainuko ispilu aurrera eta Klingsor jaunak emandako arkatzaz natu berriak margotu zituen bere aurpegian....

Eta berak uste baino lehenago, arkatzak ez zuen gehiago margotzen.